Ekologia Pirata Baten Alde
Eta Aske Izango Gara
, Fatima Ouassak / Ouassak, Fatima
Gaur egungo Europan proiektu ekologista bat behar dugu politika itogarriei aurre egiteko. Auzo herrikoietan sustraitua, lurrari lotua eta mugitzeko askatasuna ardatz izango duena. Proiektu bat Afrikari begirako fronte internazionalista zabal bat eraikiko duena beroketa klimatikoaren eta bizitzaren suntsipenaren kontra. Proiektu bat Mediterraneoa eremu autonomo bilakatuko duena,...
Sinopsi
Gaur egungo Europan proiektu ekologista bat behar dugu politika itogarriei aurre egiteko. Auzo herrikoietan sustraitua, lurrari lotua eta mugitzeko askatasuna ardatz izango duena.
Proiektu bat Afrikari begirako fronte internazionalista zabal bat eraikiko duena beroketa klimatikoaren eta bizitzaren suntsipenaren kontra.
Proiektu bat Mediterraneoa eremu autonomo bilakatuko duena, Iparraldearen zein Hegoaldearen arpilatzea eteteko.
Proiektu bat lurren, animalien eta gizakiaren duintasuna lotuz eraikiko duguna.
Proiektu bat bere gain hartuko duena eskuin-mutur gero eta erasokorragoari aurre egitea.
Proiektu bat lan militanteaz gain, literatura denon eskura jarriko duena.
Proiektu bat haurrak aintzakotzat hartuko dituena eta haien askapena ere bilatuko duena.
Proiektu hori da ekologia piratak proposatzen duena.
Comentaris
Sigues el primer a comentar aquest llibreArticles relacionats