
- Editorial:
- KALANDRAKA EDITORA
- Any d'edició:
- 2025
- Matèria:
- Infantil y juvenil
- ISBN:
- 978-84-9172-416-2
- PÃ gines:
- 32
(EUS).BANDA EZEZAGUNA.(EGILE-LANAK)
BUDDE, NADIA
Album dibertigarri eta jostaria, aurre-irakurleekin eta irakurle hasiberriekin irakurtzeko aproposa.
Nortzuk dira furgonetan iritsi diren pertsonaia bitxiak? Lehenengoak, begi horiak ditu; bigarrenak, ileorde grisa; hirugarrenak, txano hegalduna darama eta laugarrenak, ahots grabea dauka. Bertakoak txundituta begira dituztela, beren traste misteriotsuak atera eta jotzen hasi dira. Tonu bihurriak, erritmo bizkorrak, doinu gogorrak, ahots urratuak
. Has dadila kontzertua!
Nadia Budde ilustratzaile alemaniarraren proposamen berri bat, egoera burugabe, hitz-joko eta errima zoroz beterikoa, rock talde harrigarri baten istorioa irudikatzeko: Banda ezezaguna. Album berezia, pertsonaia askotariko eta burugabeak biltzen dituena, eta proposamen berri bat, «kantu kontari» aritzeko gonbita egiten diguna, haur aurre-irakurle eta irakurle hasiberriekin partekatzeko ezin hobea.