Izan Gizona
Galarraga, Aritz
Simone de Beauvoirrek esan bazuen emakumeak ez direla emakume jaiotzen, emakume bilakatzen direla, gauza bera esan liteke gizonez, hau da, ez direla gizon jaiotzen, gizon bilakatzen direla. Nola bilakatzen da haur bat, ordea, geroan izango den gizon hori? Bada, nahi baino askatasun gutxiagorekin, eta, aldiz, gizarteak ezarritako mandatu askori jarraiki. Horregatik saiakera hone...
Sinopsi
Simone de Beauvoirrek esan bazuen emakumeak ez direla emakume jaiotzen, emakume bilakatzen direla, gauza bera esan liteke gizonez, hau da, ez direla gizon jaiotzen, gizon bilakatzen direla. Nola bilakatzen da haur bat, ordea, geroan izango den gizon hori? Bada, nahi baino askatasun gutxiagorekin, eta, aldiz, gizarteak ezarritako mandatu askori jarraiki. Horregatik saiakera honen izenburua, Izan gizona, inperatiboki, inposatutako gizon eredu bat baita gizartean nagusi, eta ihes egiteko zail. Eta gizon izateko modu hori, ez bakarrik emakumeentzat, gizon askorentzat ere izan daiteke kaltegarri. Autobiografiaren bidea ibilita, autoreak gizon konkretu bat nola osatzen den erakusten digu, gizontasuna finkatzen duten instituzio nagusiak aztertuta: familia, eskola, maitasuna, lagunartea, gizarteratzea, gerra-kultura. Eta gizonezkoa emakumeak azpiratzen dituen sistematik nola aska litekeen esploratzen du, halaber.
Comentaris
Sigues el primer a comentar aquest llibreArticles relacionats
Altres llibres de l'autor