
- Editorial:
- KALANDRAKA EDITORA
- Año de edición:
- 2024
- Materia:
- Ciencias/ecologia/tecnologia
- ISBN:
- 978-84-9172-403-2
- Páginas:
- 56
BERNART ETXEPARE 1545 - LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE
ETXEPARE, BERNART / DANSERIE ENSEMBLE
Koldo Azkonak, “Bernart Etxepare, 1545” proiektuaren zuzendariak, denboraldi luzea eman du Nafarroako
Errege Artxibo Nagusian ikertzen, XVI. mendeko dokumentuetan Bernart Etxepare aurkitu nahirik.
Bilaketa ez da erraza izan, baina azkeneko emaitza, ordea, ederra izan da. Hauek dira aurkitutako dokumentu
nagusiak: XIV. eta XV. mendeetako erreferentzia batzuk idazlearen arbasoei buruz; Etxeparek 1511ko auzi
batean egindako deklarazioak artxiboan duen kokapen fisikoa; Espainiako erregeordearen 1521eko gutun
argitaragabe bat (Peio Monteano historialariaren laguntzarekin aurkitua), lehendik ezaguna zen beste baten
jarraipena; enperadorearen aginduz Etxeparek kobratu behar zuen zerga baten men-egitearen deskribapena;
eta, agian deigarriena, Etxepareren semearen ezkontza 1537an. Hala da, aita izan zen gure Etxepare apaiza...
Euskarazko lehen liburuko poesiak dakartzate aurkikuntzarekin batera Koldo Azkonak eta Danserie
ensemblek, garaiko musikaz kantatuak.