Akelarrekulturgunea participa en la Quinta Micro Feria del Libro el 2 de agosto en Txokoto (Elizondo)
Liburu aurkezpenak, hitzaldiak eta musika izango dira, eta guztira 28 liburu-denda eta argitaletxek
hartuko dute parte.
Literatura eta liburuak berriro izango dira Txokoto auzoan, Txokoto Tabernak antolatutako V. Liburu
Mikro Azokan. Aurtengo edizioa abuztuaren 2an, igandean, egingo da, eta bertan 28 liburu-denda eta
argitaletxek parte hartuko dute. Horrez gain, liburu aurkezpenak, hitzaldiak eta musika ere ez dira faltako.
Giroa berotzeko, abuztuaren 1ean, larunbatean, 20:00etan, Nafarroako Geminiss taldearen kontzertua
izango da.
Akelarre kulturgunea laugarren aldiz izango da azokan, eskualdeko literatura-sarea indartzeko asmoz.
Horrez gain, Isabel Rezola Zenoz idazlea izango dugu bere “Lo inconmesurable” liburua sinatzen,
igandean, eguerdiko 12etan Akelarre liburu dendak jarriko duen postuan.
Azokako egitarauari eta parte-hartzaileei buruzko informazio gehiago.
Igandean, azoka 10:00etan irekiko da, eta honako hauek izango dira bertan: Akelarre, Alberdania,
Almacén de Análisis, Arcos, Balea Zuria, Boltxe Kolektiboa, Chundarata, CNT, Continta me tienes,
Dakit, Denonartean, Dragon Comics, Eunate, Hatsa, Igela, Iratxe, Karrikiri, Kaxilda, Kaxkamelon, La
Esquina del Zorro, Mintzoa, Maiatz, Muga, Pamiela, Reread, Sare Antifaxista, Txalaparta eta Walden.
11:00etan, Narrugorri liburuaren aurkezpen-hitzaldia eskainiko dute Ixiar Rozasek eta Ainhoa
Urienek. Ondoren, 12:30ean, Carlos Taibok, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoko
irakasle izandakoak, "Decrecimiento y colapso" hitzaldia eskainiko du.
Arratsaldean, 18:00etan, Gustavo Duch eta Ramón Andrés izango dira "Poesía y reflexión" izeneko
solasaldian.
Gainera, Unai Otegi Agirrebengoa luthier, flauta-jotzaile eta musika irakaslearen musikak girotuko du
Txokotoko azoka egun osoan zehar.
Literaturaren oasia
Aurtengo edizioan, antolatzaileek egungo kapitalismoaren eredu "basati eta neurrigabeari" alternatiba
desiragarriak irudikatzeko beharraz hausnartzera gonbidatu nahi dute.
"Lehen ediziotik bertatik, gure motibazioa auzoa liburuz, ideiez, harremanez, proposamenez eta sormenaz
janztea izan da, eguneroko ekintzekin modu kontzienteagoan konprometitzen lagun diezaguten", adierazi
dute.
Horregatik guztiagatik, Txokoto auzoa "literaturaren oasi txiki" bihurtu nahi dute, eta jakin-mina duten
guztiak gonbidatzen dituzte bilaketaz, aukerez eta topaketez beteriko jardunaldi batez gozatzera.